'Nire aitaren etxea’ren autorea Gabriel Aristi da, Bilbon jaiotako euskal idazle eta poeta. XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetakoa izan zen.
1957an ‘ Euskaltzaindia’ko langile izan zen. Bere lanak : ‘Beti esanen det egia’, ‘Apur dezagun katea’, ‘Harri eta herri’ (poesia liburua),... Poema Aristik idatzia da, eta bere irakurleei eta garaiko pertsonei zuzendua dago. Euskaraz idatzita, (baita ahoz ere) dago aurkeztuta, eta Aristik poema honen bidez Euskal Herria defendatuko duela erakusten digu, edozein oztoporen gainetik. Beraz gai nagusia Euskal Herria da, eta Eurskal Herriarekiko duen maitasunak bultzatzen du beregatik borrokatzera. |
Poemaren egitura bi zatitan bana dezakegu:
-Kanpo-egitura: poema lau ahapaldiz dago osatuta eta guztira hogeita-hamasei bertso-lerro ditu. Ez du errimarik, beraz librea da. -Barne-egitura aldetik, sarrera bat, garapen bat eta amaiera bat ezberdintzen dira: ·Sarrera: lehenengo ahapaldia hartzen du. Hemen edozeinen kontra defendituko duela Euskal Herria azaltzen digu. ·Garapena: bigarren eta hirugarren ahapaldiak. Nahiz eta dituen edo geratzen zaizkion gauza guztiak kentzen edo gutxitzen joan, borrokan jarraituko du, gai den guztia emanez eta azkeneko errekurtsoa bezala, arimarekin. ·Amaiera: laugarren edo azkeneko ahapaldia. Nahiz eta borrokan dabilena hil, Euskal Herriak zutik mantenduko da. |
Narrazio-elementuen aldetik, zenbait ekintza aipatzen dira, adibidez: Euskal Herria defendituko duela, aziendak eta hainbat gauza galduko dituela, armak eta gorputz-atalak kenduko dizkiela,...
Gaiak aipatzen duen bezala Euskal Herria da nagusi, beraz ekintzak Euskal Herrian (objetiboa, hau da, guztiz erreala) gertatzen dira, etorkizunari buruz ari da hizketan orainean. Poema honen narratzailea 1.pertsonan idatzitako euskaldun baten helburuak narratzen duena (edozergatik Euskal Herria defenditzea, zutik mantentzeko). Protagonista euskaldun baten borroka denez, antagonistak Euskal Herriaren erasotzaileak dira. Poema honetan baliabide-literario batzuk aurki daitezke, esate baterako: errepika/anafora (kontra, kontra,...), paralelismoa (bi mota daude: eragozpen eta ezintasun guztien aurrean poetaren jokabide aldaezin egoskorra ageri da aitaren etxea (Euskal Herria) defenditzeko), pertsonifikazioa (arimarekin defendituko), metafora (armak kenduko dizkidate,... berdin duela nola, baina borrokan jarraituko duela). |
SARRERANire aitaren etxea
defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreiaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. |
GARAPENAGalduko ditut
aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errenteak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. |
AMAIERANi hilen naiz,
nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik. |
-110.Streeteko geltokia: lehenengo ebaluazioan irakurri dugun nobela izan da. Bertan, Euskal Herritik Ameriketara ihes egin duen gizon baten historia kontatzen da.
Bi protagonista daude: protagonista nagusia Joseba da, euskaldun dokumentugabea New Yorkeko auzo baten bizi dena; eta Angie; poema baten bidez Joseba ezagutzen duen neska. 110.Streeteko geltokian bi istorio kontatzen dira: bat maitasun amodiozko istorioa eta droga trafikoko istorio bat. Geltokian Jean Gennet-en poema baten bidez elkartzen dira Angie eta Joseba. Catherine droga trafikoko (Josebaren) istoriaren ugazaba da, eta Josebaz gustatzen da, baina maitasun fisikoa besterik ez da. Angie berriz, maitasun amodiozko istoria da, eta Josebarekiko duen maitasuna garbia da, ez Catherinena bezala. Elkar ezagutzen dute bi istorioek (Joseba eta Angie), baina nobelaren bukaeran Joseba hil egiten dute labanaz droga mundutik atera nahi izan zuelako. Lekua eta denboraren aldetik, nobelaren pasarteak New York-en gertatzen dira, konkretuki ETA sortu zen urte inguruan. Historia 3. pertsonan kontatzen da, narratzailea lekukoa (zinema kamera bat), objetiboa da, baina ez da historian konplikatzen. |
-Zorion perfektua: Bigarren ebaluazioan irakurri dugun nobela izan da, eta ‘110.Streeteko geltokia’rekin zernolako zerikusi bat dauka. Bi historietan trapitxero bat hiltzen da objetu batez (lehena labanaz, bigarrena tiroz).
16 urte zitueneko neska baten momentu txarrak, sentipenak,... kontatzen duen inguruan doa ‘Zorion perfektua’. Protagonistaren izenik ez da liburuan esaten, bakarrik 16 urte zituenean bizi izandako bizipen ahaztezinak. 16urteko neska batek trafikatzaile baten atentatuaren lekuko izan da. ETAren atentatua. Neska petrifikatuta gelditzen da ahalik eta polizia eta argazkilariak agertzen diren arte. Etxera iristen denean amak txortan ibili dela aurpegiratzen dio, eta neskak ikusi eta bizi duena kontatzen dionean, ahazteko esaten dio. Hurrengo egunean egunkarian agertzen da bere argazkia hildakoaren ondoan. Irudi potente baten bidez, adinez nagusi ez den neska baten beldurraz baliatu nahi zuten egunkarikoek. 14 urte geroago kontatzen du neskak historia, nola gizarteak ez zion kasurik egin, gurasoek alde batera uzteko eta ahazteko aholkuak,... atentatuaren ondoren bakarrik egon dela. ‘110.Streeteko geltokia’n ez bezala, gertakizun edo neskaren bizipenak 1970tik aurrera Euskal Herrian gertatzen da eta narratzailea 1.pertsonan kontatzen ditu berak jasan izandako bizitzan ahaztezinak diren tarte/ momentu haiek (hau da, lekukoa dela). ‘Bonheur parfait’- en atzetik dabil mundu guztia, eta pianoan ondo jotzen duen momentuan lortzen du bere ‘Bonheur parfait’. Bere zoriontasuna oztopatzen duen sinbolizazioa da. |
-Ispiluen gainean lotan: Hirugarren ebaluazioan irakurri dugun liburu gustokoena izan da nobela hau. Protagonista Diego da, 19 urteko mutil bat, nor bere osaba hil berri zaiona. Amonaren etxera doa osabaren jantzien bila eta kutxa bat aurkitzen dau hau gainera erortzen zaionean. Bertan gutun batzuk aurkitzen ditu, ustez hilda zegoen aitona Alejandroren gutunak, hain zuzen ere.
Diego Kubara doa, aitonaren bila. Bertan familia handia duela aurkitzen du eta opor-aste horretako egun batean neska bat (Tania) ezagutzen du. Azkeneko egunetan ezagutzen du bere aitona Alejandro. Bi amodio istorio kontatzen dira: lehena Tania eta Diegorena, eta bigarrena amona Noelia eta aitona Alejendrorena (aitonak Kubara alde egin zuenean amonaren oroimenean eskultura bat eraikitzea agindu zuen, Noelia izeneko ikastola baten ondoan. Nobela 1990eko hamarkadan kokatzen da, Diego Bartzelonatik Kubara doan aste bateko bizipenak. 3.pertsonan idatzita dago, lekukoa eta objetiboa da narratzailea. |
1- POESIA
2-Poesiaren sorrera: 2.1-Latinez (ποίησις) ‘‘poiesis’’, grezieraz esanahia: sortu, egin. 2.2-Antzinako Greziako bizitza publikoan izaten zen garrantzi handiko generoa. 2.3-Erdi Aroan olerkaritza bide berriak urratzen hasi. Urrezko aroa: XIII.-XVII. mendera arte indari ikaragarria hartu Europan. Abangoardiak olerkaritzako forman berebiziko eragina. 3-Olerkien ezaugarriak: 3.1-Subjetiboa: egilearen kezkak, sentimenduak, bizi-esperientziak agertzen, barne- eta kanpo-mundua errealitatean adierazten=egilearen ikuspegi pertsonaletik. 3.2-Literatur baliabideak: ideiak ez ezik, oso garrantzitsua nola adieraztea: errepikapena, anafora eta paralelismoa=errima. 3.3-Erritmoaren garrantzia narrazioarekiko: ez da dena jarraian irakurtzen edo esaten; etenak eginez. Bi baliabide: 3.3.1-Neurria: poemak, XX. mendera artekoak, neurri librean edo neurririk gabe; XX.mendetik aurrera gehienak idatzirikoak. 3.3.2-Errima: lerroen bukaeran antzeko hotsak errepikatzea. |
Oihan bateko animaliak hizketan ari ziren elkarren artean, gaia indarra. Horretan lehoi gazteak esan zuen: 'bertaratutako guztietatik ni neu naiz indartsuena, edonor eta edozer garai dezaket.'
Beste egun batean paseatzen zebilen elefaneak lehoia ikusi zuen ñu handi bat ehizatzen saiatzen. Ordudan elefanteak lehoia deitu zuen, lehoiak burua jaso zuen eta ñuak momentuaz baliatuz ihes egin zuen. 'Zure erruagatik alde egin dit!' kexatu zen lehoia. 'Modu horretan ez duzu inoiz harrapatuko, buruarekin pentsatuz estrategia bat egin eta ehizatuko duzu'-zion elefanteak. Aholkuari jarraituz oso erraz harrapatu zuen ñua eta esan zion lehoiak: 'arrazoi zeneukan, asko balio du indarrak, baina gehiago buru azkarrak'. |
Maiatzeko epela
zerutik dantzaka banoa korrika, egun onak emanez txoria txiotxioka; bizikleta gainean banoa korrika txoria doa kantuka bi gutxi, azkar naiz berandu gero klasean aspertzera banoa klasera. Eta bost, naiz heldu urduri eskaileran banoa gelara gora bidean zain daukat zuzendaria, ezin hasi zezelkan, '(ba)noa gelara’ kasurik gabean, sartu naiz zaintza-gelan ‘aiba! dut azterketa hurrengo orduan’ banoa memorizaketan. |
Sei ordu infernuan
’bitan naiz libratzen, banoa etxea’ nabil pentsatzen ordulariak dirudi ganberan ni bahitzen ’banoa etxera’ hasia naiz nekatzen bost lau hiru bi bat... hasi txirrina jotzen korrika txirringa gainen banaiz aldegiten. Arrastiri ilunean lainoen negarra banoa kaletik nire gorputz alperra daramat soinean motxilakada beharra banoa kaletik aurrean amona zimurra erosketa eskuan baita lepoko zilarra ni lurreko gorotzakin (ba)noa oinan loturik Bertan naiz etxeratu eta laster lokartu banoa korrika gelara banoa korrika etxera banoa dena azkar daukat halere beti denboraren behar |
TXISTEAK:
|
2) Jaimitori egun horretan biderketa taulak galdetu behar dizkiote eta txuleta egitea erabakitzen du. Txuleta, kamisetaren lepoan egiten du. - Jaimito, esan 7ren biderketa taula – Esaten dio irakasleak. - Bai - Esaten du Jaimito kamisetaren lepoa begiratzen. - Zazpi bider bat zazpi, zazpi bider bi hamalau, ehun bider ehun kotoia. |
3) Bi mutil zeuden eta esan zuen batek:
- Nire osaba bati, gerran egon zenari, tiroa begian jo zioten eta kristalezko begi bat jarri behar izan zioten. Orain begi ona estaltzen du eta kristalezko begiarekin dena ikusten du. Orduan beste mutilak esaten du: - Ba, nire osabari, gerra berean egon zenari, hatz txikian tiro jo zioten eta orain hatzaren tokian behi ditiburu bat dauka. Tabernara joaten denean kafe bat eskatzen du eta ditiburutik esnea botatzen dio kafeari. - Hara! Hori ikusteko dago! - Bai, zure osabaren begiarekin! |
LIBURUKO ARIKETA:
188.orriko 6- Idatzi eta erantzun. 1-Bilatu ``kriogenia´´ hitza entziklopedian, eta azaldu hitzaren jatorria eta esanahia. Kriogenia hitza grezierazko κρύος [kryos] hotza eta γενεια [geneia] sorkuntza-n du jatorria Oso tenperatura hotzak lortzeko teknikak eta oso tenperatura hotzetan izaten den jokaera aztertzen dituen fisikaren alorra da. Ez da hitzartu gaineko mugarik tenperatura kriogenikoentzat, baina Estatu Batuetako Eredu eta Teknologia Institutu Nazionalak kriogenia hitza –150 °C (123 °K)-tik beherako tenperaturei aplikatzea aholkatzen dute. |
ERROMANTISMOA: Bilintx |
SINBOLISMOA: Xabier Lizardi |
Behin batean Loiolan
erromeria zan, hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan; txoria baino ere arinago dantzan; huraxe bai polita, han politik bazan! Esan nion desio senti nuen gisan, harekin hizketa bat nahi nuela izan; erantzun zidan ezik atsegin har nezan, adituko zidala zer nahi nion esan. Arkitu ginanian inor gabe jiran, koloriak gorritu arazi zizkidan; kontatuko dizuet guztia segidan, zer esan nion eta nola erantzun zidan. "Dama polita zera, polita guztiz, ai! baina halare zaude oraindik ezkongai, ezkon gaitezen biok! esan zaidazu bai!" "Ni zurekin ezkondu? ni zurekin? jai jai'' |
Oi, lur, oi, lur,
oi, ene lur nerea... oi, goiz eme, parre gozoz ernea. Arto musker, mendi, baserri zaarrak; ale gorriz abailduta sagarrak oro laño mee batek estalia, urrez oro eguzkiak yantzia... Nekazari gizandi bati iduri soroan zut: beyondezula zuri... Ipui zaarrak, zatozte gogora zatozte erregin gai begizko altzora. Zure bazter, gurazko aberria, doa zoro ta (bertan ni) bultzia... Oi, ene lur, ba ninduzu zerea, zu landu, ta zure sariz asea... bañan... ezin: beeko behar goriak narama... agur, soro, sagar, mendiak... (bis) |
POESIA SOZIALA: Gabriel AristiNire aitaren etxea
defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreiaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errenteak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik. |
ABANGOARDIA: Joxean Artze
|
MARIA ISABEL URRIOLABEITIA BERISTAIN
1936ko uztailean Espainiako Gerra Zibila hasi zen eta Isabelen guraso eta anai-arrebak Markinatik Mutrikura lekualdatu behar izan zuten. 1936 ko abenduak 8 Maria Isabel Urriolabeitia Beristain Mutrikun jaio zen. Gerra Zibila amaitu ostean, 5 urte zituelarik, Markinara itzuli zen bere guraso eta anai-arrebekin. Sei anai-arrebetatik bostgarrena izan zen: Maria, Eugenio, Jose eta Felisaren ondoren eta Kontxiren aurretik. 8 urte betetzean, ikasketak utzi eta lanean hasi zen etxe batean neskame bezala. Beranduago, etxeak garbitzen hasi zen. Ezkondu arte. 1963 ko maiatzak 16an Jose Mari Lizaso Abruzarekin ezkondu zen Eibarren. Ezkondu eta gutxira Zarautzera etorri ziren bizitzera. Hiru seme izan zituen; lehena, Juan Karlos 1964 ko maiatzak 19an jaioa; bigarrena Jesus Maria 1968 ko ekainak 6an jaioa; eta, azkenik, Ismael, 1972 ko abenduak 16an. Urteak igaro ahala, Francisco Escudero konpositorearen etxean jardun zuen lanean garbitzaile gisa zenbait urteetan. 1994 ko urriak 1an ezkondu zen bere bigarren semea eta lehena 1997 ko irailak 15ean. Hirugarrena, 2008ko martxoak 8 an ezkondu zen. Bere lehen biloba 2001 eko urtarrilak 19an jaio zen Jesus Mariaren aldetik, baina zortzi egun beranduago, hau da, 2001 eko urtarrilak 27an bere senarra hil zen. Bere beste bilobak, Juan Karlosena 2003ko azaroak 21 an eta Jesus Marik 2004ko abuztuak 10 an (oraingoan bikiak) jaio ziren. Ismaelek 2012ko azaroak 13 izan zituen bikiak baina ez zituen ezagutu. Maria Isabel Urriolabeitia 2012ko ekainaren 6an hil zen 75 urte zituelarik Zarautz-eko Santa Ana Egoitzan eta ekainaren 7an izan zen lurperatuta Zarautz-eko hilerrian. |
|
AHOZKO WEBGUNEAREN LINK-A:
|
|